Unbela

Errotu eta loratu

Gure ikuspegia

Ezagutu Unbelan ze ikuspegitatik lan egitea aukeratzen dugun, Eskaintzen dugunak zure une eta bizi-ikusmoldearekin bat egiten duen jakiteko.

Gestaltikoa

Ikuspegi gestaltikoa norberaren kontzientzia hartzeko bide bat da, gure dimentsio emozionala, kognitiboa, gorputzekoa, erlazionala, testuingurukoa eta transzendentala kontuan hartzen dituena. 

Une honetan ditugun beharrez jabetzeko gaitasuna garatzeak (ohiko buruko zaratak sortzen duen distortsioaz harago), baita bizitzan zehar etenda eta amaitu gabe geratu diren gai horietaz jabetzeko ere, ardura aktiboa hartzeko proposamena egiten digu. 

Harreman terapeutikoan ehuntzen doan zintzotasun-erlazioaren oinarrian, pertsonok gure bizitzak autoerregulatzeko ditugun baliabideetan eta gaitasunetan konfiantza sakona eta sendoa dago. Eta, hortik abiatuta, gure oraingo unearekin koherentzian dauden erabakiak askatasunez hartzeko aukera zabaltzen da.

Somatikoa

Ikuspegi somatikoak gorputza funtsezko zutabetzat hartzen du eraldaketa-prozesuan, gure historia pertsonal osoa islatzen baitu. Gorputzean korazen bitartez, bizi-energiaren fluxua eteten duten blokeo emozionalak eta (patroi defentsiboak)babes-ereduak agertzen dira.

Gorputzera itzultzeak gure gorputz-sentsazioekiko konexioa berrezartzeko baliabideak garatzea esan nahi du; gure burua barrutik sentitzeko esperientzia eta gure izate integratu osoaren kontzientzia berreskuratzea, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, bide-laguntza somatikoa traumarekiko sentikorra da, katarsia eta intentsitatea bilatzetik urrunduz eta minarekin, defentsekin eta erresistentziekin begirada konpasiboago eta maitagarriagoarekin. Lan somatikoa gorputzaren beraren erritmoek gidatzen dute, eta barne-segurtasuna berrezartzearekin batera, deskorazatzen eta berriro bizitzara irekitzen doana. 

Organismo bizia izatearen esperientzia honetan, berriz ere gure benetakotasuna (autentizidadea) eta gure potentzial guztia adierazteko askatasuna aurkitzen dugu.

Feminista

Banakako ondoezaren (oinarri/sustrai estrukturalarekiko) egitura-sustraiarekiko sentikorra den laguntza terapeutikoaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, esparru feminista eta kritikoak eskaintzen digun begiradan oinarritzen gara; arlo pertsonala politikoa delako inspiraziotik, pertsonok jasaten ditugun menderatze-egitura (dominazio egitura) historikoetatik eratorritako zapalkuntza-dinamikak argitzeko. Dinamika horiek aldatu egiten dira gure genero, sexualitate, arraza, etnia, adin, klase eta abarren izaeraren arteko intersekzionalitatearen arabera, gure dimentsio guztiak barnebiltzen dituen bizitzaren erabateko garapena, baldintzatuz eta mugatuz. 

Horregatik, uste dugu ikuspegi horrekin konprometitutako lan terapeutiko batek berme handiagoa eskaintzen duela esperientzia subjektiboak eta errealitateak bide-laguntzeko, bizi garen sistemak gauzatzen dituen indarkeria-mota ugariak alde batera utzi edo normalizatu gabe. 

Amalurra

Bizi garen sistema kapitalista eta basati honetan, logika produktiboak reproduktiboa dena zanpatzen du, eta naturatik eta bere izaera sinboliko eta ziklikoan datzan jakinduriatik urruntzen gaitu. Beharrezkoa eta premiazkoa da honek duen potentziala berreskuratzea, historikoki eta erritualen bitartez bizitzaren esperientzia eta trantsizioen elementu integratzaile gisa erabili izan dena, baina eta komunitatearen kohesiorako ere.

Informazioz eta estimuluz betetako mundu batean, kanpora begira usten gaituena, barneko hutsunetik ihesi eta geure irizpideetatik urrun, premiazkoa eta beharrezkoa da giza esperientziaren zentzua berreskuratzea. 

Sustraira, amalurrera, bere erritmo eta zikloetara eta bere jakinduria amaigabera itzultzeak; bizi garen lurralde hauen mitologiara eta kosmobisio honen altxor guztiak gordetzen dituen hizkuntzara itzultzeak, geure sustrai indibidual eta kolektibora itzultzeko aukera ematen digu, gure barne erritmo eta zikloekin berriz konektatzeko, bizi gaituen eta bizitzarekin lotuta jartzen gaituen inteligentzia organikoa aurkituz; gu geu izendatzeko, gure kontroletik ihes egiten duena izendatzeko aukera ematen digu, gure burua misteriora zabalduz, eta gure dimentsio espirituala besarkatuz. 

Konexio hau iparrorratz bihurtzen da, atsegin den bizitza zaindu eta sortzeko, gure buruekin, besteekin, eta gure bizitza mende dagoen natura eta honen baliabideekin errespetuzkoa eta duina den bizitza. (naturarekiko eta haien baliabideekiko, zeinen mende baitago gure bizitza.) 

Beharrezkoa eta premiazkoa da naturaren, erritualen eta bere izaera sinboliko eta ziklikoan datzan jakinduria guztiaren potenziala (ahalmena) berreskuratzea. 

Gure eskaintza

Proposamen hauen bitartez zure eraldaketan bide-lagun izan nahi dugu bizitzeko moduko bizitza bat sortzeko bidean.

Banakako bide laguntza

Badakigu batzuetan bizitzako esperientziek estutu egiten gaituztela, erronkak planteatzen dizkigutela, zailak egiten zaizkigula, behin eta berriz errepikatzen zaizkigula; krisiak, aldaketak eta doluak igarotzen ditugula… Honengatik, gertatzen ari zaiguna izendatzeko, ulertzeko eta kudeatzeko baliabide berriak aurkitzeko espazioak bilatzeko beharra sentitzen dugu.

Bidaia horretan bide-lagun izango gaituzu, zaila izaten ari den horri ikuspuntu ezberdinetatik begiratzeko, zure patroi defentsiboak defentsa-ereduak eta eredu traumatikoak ezagutzeko. Aldi berean, zugan dauden baliabide guztiak ezagutzera bideratuko dugu prozesua, hauengan konfiantza eraiki dezazun zure burua akonpainatzeko, aktibatzen zaituzten egoerei modu kontzienteagoan erantzuteko, dagoeneko ezagutzen dituzun eta balio ez dizuten automatikoekin egin beharrean. 

Bide hau ibiltzeko gogotsu bazaude, zure patroiak eta sinesmenak ulertzeko, eta munduan egoteko duzun modua eraldatzeko gogoa baduzu; zurekin eta zure gorputzarekin duzun harremana hobetzeko beharra sentitzen baduzu; harreman osasuntsuagoak eraikitzeko beharra baduzu, zure  lotura-ereduak aztertuz… Zure bide-lagun izango gaituzu!

Formakuntzak eta prozesuak

Argi dugu, integratzeko denborarik gabe, esperientziak irenstera garaman logika kontsumistarekin ez dugula kolaboratu nahi. Badakigu gure eraldaketa sakonak, ez direla pilula magikoekin edota mirari-tailerrekin gertatzen. Oso ondo dakigu, prozesuak direla.

Horregatik, prozesu-proposamenen aldeko apustua egin nahi dugu, behar duzun gaietan integratzen eta sakontzen joateko eta zure bizitzarekiko konpromisoa sendotzeko.

Gainera, badakigu talde-prozesuak aukera bat direla barne-leku batzuetara iristeko, zeinetara bakarrik zailagoa litzatekeen iristea. Ikuspegi berriak eskaintzen dizkigute zaila izaten ari den horri begiratzeko eta forma berriak entrenatzeko. Elkarrekin egiten dugu bidea, bakoitzak bere barne-prozesuaren erritmoa errespetatuz. 

Hemen aurkituko dituzun proposamenei esker, baliabideak eta begiradak zabaltzen jarraituko duzu gure lan-ikuspegiarekin bat datozen gaietan: gorputza eta sexualitatea, erantzukizun afektiboa eta harremanak, laguntza terapeutikoaren begirada kritikoa.

Aldizkako proposamenak

Era berean, kontziente gara bizi garen sistema honek gure bizitzetan eragiten duen prekarietateaz, baita bizi garen estresaren kulturak ere denborarik eta bitartekorik gabe uzten gaituela egin nahiko genukeen guztirako. Horregatik, gure proposamenetarako sarbidea erraztu nahi dugu, zure egoeraren arabera jasangarriagoak izan daitezkeen jarduera puntualak eskainiz. 

 

Hemen aurkituko dituzun proposamenei esker, baliabideak eta begiradak zabaltzen jarraituko duzu gure lan-ikuspegiarekin bat datozen gaietan: gorputza eta sexualitatea, erantzukizun afektiboa eta loturak, laguntza terapeutikoan begirada kritikoa eraikitzea. 



Guri buruz

Proiektuaren beste aldean nortzuk gauden ezagutu nahi baduzu, hemen kontatzen dizugu xehetasun handiagoz:

Itziar

Itziar Amestoy Alonso

Nire ibilbide profesionala eraldaketa sozialera bideratuta hasi nuen, bai komunikazioaren mundutik, bai mugimendu sozial eta politikoetan inplikatuta. Amatasunean murgiltzeak bizi-krisi sakon batera eraman ninduen; horrek barrura begiratzea eragin zidan eta, ondorioz, barne eraldaketan ere arreta jartzea.

Amaierarik gabeko bidaia horretatik eraikitzen dut laguntza terapeutiko sentikorra. Bizi une zailak, laguntzarekin eta begirada sakonarekin, bizitzara zabaltzeko duren gaitasuneraldatzailean konfiantza duena. Laguntza bat, norberak bere baliabideekin konekta dezan, dagoeneko badakien horrekin. Gorputzaren jakinduria gidari eta iparrorratz gisa lan egiten dut. Beti ere, begirada bikoitza bateratzen: prozesu pertsonalarekin batera, hainbeste sufrimendu indibidual sortzen dizkigun sistemari begirada kritiko bat emanez.

Zehazki, hau da egin dudan prestakuntza ibilbidea.

  • Gestalt Terapian formakuntza, Gasteizko Gestalt Zentroan. 
  • Sexualitate Somatikoan formakuntza, Bartzelonako Soma Intimacy Institutuan.
  • Eneatipoen psikologia integratzailea (SAT prozesua). 
  • Grazia Cecchiniren, Bikote Terapian formakuntza (eredu integratzaile sistemiko-relazionala)
  •  

Gaur egun, Somatic Experiencing formakuntzako 1. mailan ari naiz 

Nora

Nora Ziarsolo Garate

GGKEen munduan hainbat urtez aritu ondoren, genero/feminismo-teknikari gisa, nire gorputzaren eta sexualitatearen biografian ikertzen ibilbide luze eta sakon bat egin ondoren, duela 8 urtetik hona, Bizigarri proiektuaren bidez, emakumeen ahalduntze sexual eta korporalerako, eta erantzukizun afektiborako talde eta banakako prozesuei laguntzen dihardut. 

Gure gorputzeko zati bakoitza sozializatuak izan garen ideologia heteropatriarkal osotik desokupatzera bideratutako proposamenak dira; gure gorputza den lurraldea bizitzeko leku seguru gisa berreskuratzera bideratutako prozesuak dira; gure gorputza modu maitagarriagoan eta  sexualitatea modu askeago eta gozagarriago batean bizitzen ikasteko.

Zehazki, hau da egin dudan prestakuntza ibilbidea:

  • Gestalt Terapian formakuntza, Gasteizko Gestalt Zentroan
  • Sexualitate Somatikoan formakuntza, Bartzelonako Soma Intimacy Institutuan.
  • Grazia Cecchiniren, Bikote Terapian formakuntza (eredu integratzaile sistemiko-relazionala)
  • Laura Gutmanen Biografia Humana metodologian formakuntza.
  • Rebirthing Terapeuta
  • Sajeeva Hurtadorekin ziurtatua, Respiración Ovárica sisteman.
  • Doula formakuntza
  • Proceso Hoffman 
  •  

Gaur egun, Somatic Experiencing formakuntzako 3. mailan ari naiz; Eneatipoen psikologia integratzailean (SAT); Ikuspegi integratzaileko Bikote Terapian formakuntzan.


Hainbat trenaren bidez, heteropatriarkatuak gure gorputzetan eta bizitzetan dituen ondorioetan ikertzen eta prestatzen jarraitzen dut.

Scroll to Top