Unbela

YONI ARRAUTZA PROZESUA, ONLINE

Yoni arrautzen praktika, nire sexualitatean berjabetzara gidatu nauen herramintetako bat izan da, nire genitalekin konexio intimo eta sakonagoa sortuz.

Sexualitatea nire buruarekin modu zintzoago eta errespetuzkoagoan bizitzeko ezinbestekoak diren presentzia eta entzutea entrenatzea ahalbidetu didana.

presentzia eta entzutea

Gorputzarekin konektatuta, nire erritmo eta desioak errespetatzeko bi elementu hauek lantzen jarraitzen dut.

Gure gorputzaren sentsazioetan presente egonda, argiago entzun dezakegu zer den BAI eta zer den EZ gure barruan, enredo mentalik gabe.

Gure burua gorputzetik entzun eta errespetatzen dugunean, sexualitatea plazer sakonagora zabaltzen da. Leku honetatik esperientzia sexualean murgiltzeak eraldaketa sakona suposatzen du.

3 asteko online prozesu hau sortu dut Yoni Arrautza praktikaren hastapenean murgiltzeko:

1. Saioa. Konexio genital eta hauen pertzepzio sakona

2. Saioa. Penetrazio-kontzientzia garatzea: hartzea eta askatzea.

3. Saioa. Memoriak askatzea eta energia sexualarekin konektatzea

Zure etxeko intimitatetik eta erosotasunetik hau da landuko duzuna:
  • Zure genitalen kontzientzia zabaltzea
  • Gorputzetik mugak entzutea
  • Zure genitalak sentsibilizatzea
  • Sinismen eta memoria sexual eta emozionalak askatzea
  • Lo dagoen energia sexuala esnatzea
Zer da eskainiko dizudana?
  • 3 saio, online
  • Sakontze eta intimitate espazio bat bermatuko duen emakume talde txiki batean
  • Asteroko praktika: zure erritmoan praktikatzeko meditazio eta bisualizazioetarako materiala eta audioak
  • Banakako saiorako deskontua, prozesuan zehar sortzen den gairen batean sakondu behar baduzu

Izena ematean praktikara sartzeko materiala eta arrautza erosteko behar duzun informazio guztia jasoko duzu hasi aurretik.

Inbertsioa

140 €, azaroaren 20a baino lehen izena ematen baduzu. Gero 195 €, Ziurrenik hau izango denez formatu honetan eskainiko dudan azken aldia, prezio berezia du

Izen-emateen itxiera, azaroaren 25ean.

Zure genitaletan presentzia eta entzutea landu nahi dituzu?

Baiezkoa sentitzen baduzu, idatzi eta gorde zure lekua:

Informazioa gehiago:

uterocorazon@gmail.com / 644445385

Ondratu dezugun elkarrekin gure gorputza den tenplu sakraturako sarbidea den atea

Scroll to Top