Unbela

Sexualitate feminista prozesua

 

Gorputzarekin konektatutako sexualitate gozagarri eta zabala bizitzeko prozesua. Lau tailer izango dira, banan banan ere egin daitezkeenak, gure sexualitatearen esplorazio askea eta kontzientea egitera gonbidatzen gaituztenak.

Ekimen hau Gasteizko Udalak diruz lagundu du, eta, beraz, ohikoak baino baxuagoak diren prezioak eskaini ahal ditugu. Ez genuke nahiko inor kanpoan geratzea arrazoi ekonomikoengatik; beraz, zure kasua bada, idatzi eta hitz egingo dugu.

Deskribapena

Ahalduntze sexualerako prozesu ez-heteropatriarkala proposatzen dizugu, gure desioen aniztasunean oinarrituta, sexualitatearen aukera desberdinak modu aske eta kontzientean esploratzeko aukera emanez.

Konsentimientoaren ikuspegi somatikoak aukera emango digu gorputzarekin lotura handiagoa duen sexualitatea integratzeko, gure beharrak, mugak eta nahiak entzuteko entrenatuz, eta sozializatuak izan garen genero-egituraren rolen aginduak aztertuz eta identifikatuz.

Ikuspegi horrek aukera ematen digu gorputzean sentitu eta bizitako sexualitatea entrenatzeko, geure gorputza plazer-iturritzat hartuz eta horren gaineko erantzukizuna asumituz.

Asteburuko lau saio izango dira, eta horien bidez kontzientzia erotiko handiagoa eta tresna berriak eskuratu ahal izango dituzu.

Ziklo osoa egin edo gehien interesatzen zaizkizun saioak aukeratu ahal izango dituzu.

Zer eramango duzu?

  • Konsentimientoaren ikuspegi somatikoa ezagutzea
  • Gorputzean bizitako sexualitatea integratzea
  • Zure beharren, mugen eta desioen entzutea entrenatzea
  • Gure gorputza plazer-iturritzat hartzea
  • Gure plazerraz jabetzea
  • Genero-agindu eta estereotipo mugatzaileetatik haratago joatea
  • Galdu ezin izango duzun eta abar luze bat

Norentzat?

Prozesu hau, norbere nahiekin, beharrizanekin eta mugekin, baita gainerakoen nahiekin ere, kontziente eta begirunetsua den esplorazio sexual eta korporal askeago batera irekitzeko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Sozializatuak izan garen sistema heteropatriarkaletik eratorritako sinesmen guztietatik haratago.

Non eta noiz?

Espacio Unbela, Bulevar de Salburua, 8, 9ºB, Vitoria-Gasteiz.

Sexualitate somatikoa

Irailak 20-21-22

Esperientzia somatikoan oinarritutako proposamena, zeure buruan sakondu eta zure intimitatean gehiago gozatzen ikasteko.


Informazioa

Sentimenezko ukimen kontzientea

Urriak 11-12-13

Esperientzia bidezko autoezagutzarako gune bat: plazerrarekin eta intimitatearekin duzun harremana bizi, osatu eta hedatzeko.


Informazioa

Aztarna erotikoak

Azaroak 1-2-3

Esperientziadun gune zaindua; kitzikapenaren eta plazerraren izaerari buruzko autoezagutza mapa bat sortzeko, bai zurea bai zure harremanena.


Informazioa

Shibari hastapen tailerra

Azaroak 22-23

Soken arteko dibertsioa, lotura eta autoaurkikuntza. Shibariaren esperientziara hurbiltzeko tailerra.


Informazioa

Izen ematea

Tailer hauetakoren baten izena eman nahi baduzu, hemendik egin dezakezu: 


IZENA EMAN

Edozein zalantza izanez gero, idatzi ahal diguzu bai info@unbela.eus helbidera edota 613096696 zenbakira.

Scroll to Top