Zure gorputza eta sexualitatearen bitartez, zurekin duzun binkulo sakratua berreskuratzeko prozesua.
Bizigarri proiektuaren bitartez Nora Ziarsolok sortutako prozesua da LLENA DE MI.
10 hilabetetan zehar, gorputza fisikoki, energetikoki eta emozionalki entzutea erraztuko diguten bideak esploratuko ditugu. Gure baitango sakontasunean murgilduko gara, ditugun sinismenak, gorputzeko koraza, babes eta blokeoak; baita zauriak, patroiak eta gure benetakotasunetik urruntzen gaituena identifikatuz. .
Hainbat tresna, praktika eta baliabide esperimentatuko dituzu zure gorputzean bizitzeko modu berriak esploratzeko, bertan seguru sentituz, bizitasuna eta sexualitatea hedatuz, eta hauek bizitzara bideratuko zaituzten baliabide sortzaileak izan daitezen.
Zugan modu autentikoagoan eta kontzienteagoan bizitzeko abenturari ekiteko bidaia izango da.
Espazio seguru eta intimo bat sortuko dugu eta elkarren bide-lagun izango gara, zintzotasunez, konplizitatez eta samurtasunez, elkarri inspiratuz.
Zure gorputz-lurraldea bizitzeko abenturan murgildu nahi duzu?
Zer topatuko duzu?
Barne heteropatriarkatua desegitea
- Zure buruarekiko binkulo sakratua lantzea
- Zure gorputza leku seguru gisa bizitzeko abenturari ekitea
- Gorputzeko korazak identifikatzea eta horien funtzionaltasuna ulertzea
- Gorputzak, emozioak eta sinesmenak despatriarkalizatzea
- Biziraupen-estrategiak ezagutzea
- Nire automaternaje-gaitasuna garatzea
- Sexualitatea genero-aginduetatik eta eredu hegemonikoetatik askatzea
- Norberaren ikuspegitik gure genitalak berriz deskubritzea, hauen bizitasuna berreskuratuz
- Nigan dagoen ziklikotasuna piztea
- Nire baitan dagoen maskulino eta femeninoaren dantza integratzea
- Nire harreman-patroiak eta intimitateari diogunbeldurra identifikatzea
- Nire sexualitatearen taupada gozagarria piztea
- Nire energia sexuala ezagutzea eta hedatzen ikastea
- Energia emankorraren jakituria berreskuratzea
- Nire buruaz beteta bizitzeko abenturara irekitzea
Nori zuzendua?
Prozesu hau beren gorputzak habitatzeko bideari ekin edo horretan sakondu nahi duten emakumeei zuzendua dago. Sozializatuak izan garen sistema heteropatriarkaletik eratorritako eta barneratutako sinismenak askatzeko prest daudenei. Ongi etorria zara!
Datak eta ordutegiak
12 saio izango dira, 10 asteburutan banatuta, urritik uztailera.
Ostiraletan online 18:00etatik 20:00etara
Larunbat presentziala 10:00etatik 15:00etara
Naizen gorputza. Nire gorputza sentitu. Nire gorputza ohoratzea. Urriak 4-5
Gorpuztua. Barne-segurtasuneko erreferentziak sortuz. Azaroak 8-9
Hari gorria. Jatorria ezagutzea, joan nintzen neskatoa integratzea. Abendua (Baieztatzeke)
Automaternajea Nire magala izatea. Urtarrilak 24-25
Autokoñozimendua. Gure aluak sentsibilizatzea* Otsailak 14-15 (asteburu osoa)
Utero biziak. Gure zentru kreatiboa biziberritzea*. Otsailak 14-15 (asteburu osoa)
Ziklikak.. Ziklotasunaren potentziala ezagutzea eta aztertzea*. Otsailak 14-15 (asteburu osoa)
Polaritateen dantza. Gizonezkoen eta emakumezkoen energia nirean integratzea. Martxoak 14-15
Itzala Feminitatea deseraikitzen. Apirilak 4-5
Binkuluak. Intimitatearen urrakortasunera irekitzea. Maiatzak 9-10
Gozamenez betea.Nire sexualitatearen eta plazeraren jabe.* Ekainak 13-14 (asteburu osoa)
Llena de mi. Naizen emakumeari birjaiotzea.* Uztailak 4-6 (erretiroa)
Konpromisoa prozesu osoarekin hartzen da.
Lekua
Espacio Unbela, Bulevar de Salburua, 8, 9ºB, Vitoria-Gasteiz.
Izen ematea
Informazio gehiago nahi baduzu, edota izen emateko prest bazaude, jarri kontaktuan hemen:
644445385