Unbela

Ikuspegi feminista eta kritikoa esparru terapeutikoan sartuz

Azalpena

Hausnarketarako eta elkarrizketarako prestakuntza-prozesu hau proposatzen dizugu hurrengo helburuarekin: bidelaguntza terapeutikoaren eremuan ikuspegi feminista eta kritikoa txertatzea.

Bizi garen sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistaren ondorioz norbanakoaren ondoezaren atzean dauden sustrai estrukturalei erreparatuko diegu, esparru teoriko eta metodologiko kritikoa partekatuz baita tresna espezifikoak proposatuz. 

Horri esker, laguntza eskaintzeko ikuspegia modu kolektiboan eraiki ahal izango dugu. Laguntza honek bizitza esperimentatzeko moduen aniztasuna hartzea izango du helburu bai eta zeharkatzen gaituzten egiturei begirada kritikoa ematea, egoera eta prozesu desberdinak kontzientzia handiagoz ulertu eta lagundu ahal izateko.

Zehazki, 4 moduluko prestakuntza-prozesua izango da.

Zer eramango duzu?

  • Laguntza terapeutikoan, marko teoriko eta metodologiko feminista, kritikoa eta intersekzionala sartzea.
  • Laguntzen ditugun pertsonak zeharkatzen dituzten indarkeria estrukturalak ulertzea.
  • Terapeuta gisa zeharkatzen gaituen sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistaren ondoriozko joerak identifikatzea
  • Tresna espezifikoak eskuratzea, arautik at daude esperientziak eta errealitateak laguntzeko. 
  • Estrategiak eta tresnak sortzea, laguntza-saioetan egiturazko indarkeriak ez errepikatzeko berme gisa.
  • Topaketarako eta hausnarketa kolektiborako gune bat erraztea.
  • Elkarri laguntzeko sare bat bultzatzea.

Norentzat?

Prozesu hau laguntzan diharduten profesionalei, terapia mundukoak eta pertsona zein prozesuak laguntzen dituztenei; beti ere bere jardun profesionalean ikuspegi feminista eta kritikoa txertatzeko interesa dutenak.

Non eta noiz?

Ostiral goizean, hilean behin,  irailetik abendura. Datak zehazteke.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, online formatuan.

1 moduloa: Ikuspegi feminista eta kritikotik, laguntza terapeutikora sarrera

Irailak 27

Egungo testuinguruan, non izateko, egoteko, maitatzeko, desiatzeko modu anitzak dauden, terapeutikoki laguntzeak erronka berriak dakartza. Horrek gure ikuspegiak eguneratzera bultzatzen gaitu bai eta bizitzeko dauden modu anitzak kontuan hartuko duen ikuspegi kritikoa sartzera.

Gaur egungo psikoterapiaren helburua pertsonen ongizatea eta osasun mentala hobetzea izan da. Hala ere, “zer gertatzen zaizu zuri honekin?” galdetzera mugatzen garenean, ahaztu egiten dugu banakako ondoezak ez ezik, egiturazko indarkeriak ere begiratu behar ditugula. Begirada honek egiturazko jatorria duten prozesuen eta egoeren gaineko errua kentzen lagunduko digu.

Lehenengo modulu honetan oinarriak ezarriko ditugu ulertzeko zergatik uste dugun ezinbestekoa dela ulertzea banakako laguntza ezin dela gure
erantzukizun sozialetik banatu. Horrez gain, ezaugarri horiek dituen laguntza terapeutikoaren helburuak argituko ditugu.

Uste dut tresna terapeutiko nagusia harremana dela, eta, beraz, arreta handia jartzen dut lagun ditudan pertsonekin izaten ditudan harremanetan; zintzoa izatea bilatzen dut, eta ez botere-desorekarik sortzea.

Psikologia eta Gestalt Terapia ikasi nituen. Genero-indarkerian espezializatuta nago, trans (eko) feminista eta gizarte-eraldaketaren ikuspegia dut.

Banakako prozesuak, bikote-prozesuak, beste harreman batzuk eta lantaldee zein asanbladak laguntzen ditut. Terapeutentzako prestakuntza ere ematen dut, eta genero-indarkeriako kasuak gainbegiratzen ditut.

2. moduloa: Botere-egiturak, indarkeriak eta erantzukizun terapeutikoa

Urriak 25

Gure bizipenak eta horren ondoriozko ondoezak ezin dira ulertu, zeharkatzen gaituzten botere-egiturez jabetzen ez bagara. Gu denok gizartea zuzenean eta zeharka egituratzen duen sistema baten parte gara. Arauetara egokitzen direnak saritzen dituen sistema bat (normaltzat edo arauemailetzat hartzen dena), pribilegio batzuk ematen dizkiena, eta, aldiz, arauetara egokitzen ez direnak zigortzen dituena, pertsona “zapaldu” gisa ezagutzen duguna.

70. hamarkadako feminista materialistek planteatu zuten gizarte-harreman materialek sistema eta erregimen politikoetan gizarteak antolatzen zituztela, eta ez alderantziz. Hau da, zehaztasuna, bizi garen baldintzek eta hortik sortzen diren harremanak dira diskriminazioak sortzen dituztenak.

Modulu honetan, zapalkuntza-ardatzek lotura terapeutikoan nola eragiten duten aztertzeko aukera izango dugu, bereziki boterearen, botere-abusuaren eta indarkeriaren nozioei erreparatuta.

Psikopatologietan, feminismoetan eta trauman espezializatutako gestalt terapeuta. Giza eskubideen eta militantzia iraunkorren defentsa interesatzen zait, indarkeria politikoa eta antolaketa lanaren nekea berreskuratzen lan egiten dut. Kontakizunaren eraikuntza, idazketa eta sorkuntza artistikoa ziurtasun, bitarteko eta helmugako leku gisa, bizitzeko eta norberaren eta taldearen bideari zentzua emateko modu gisa.

Nire laguntza modua eskuragarritasunean eta elkarsorkuntzan oinarritzen da, biei (edo taldeari) bizitza bizigarri eta osoetarantz elkarrekin ibiltzeko balioko digun modua eraikiko dugularen konfidantzarekin.

3. moduloa: Nortasuna, adierazpena eta desioa (LGTBIQ+)

Azaroak 29

Zer da identitatea? Zertaz egina dago? Nola moldatzen da? Bizitzan zehar aldatzen da? Zertarako balio du? Nola baldintzatzen gaitu?

Pertsonak irakurtzeko modua zehazten duten identitate-ardatzetako bi genero-identitatea eta sexu-orientazioa dira; eta “arauak”, berriz, zentzu horretan identifikatzeko modu egoki bakarra dagoela uste du.

Espazio terapeutiko klasikoek, marko teoriko heterozentratuak dituztenez, ahazten dute dute zeharkatzen gaituzten ondoezen zati handi batek lotura estua duela arau honetan sartzeko ahaleginekin edo, hala egin ezean, jasotako beldur eta indarkeriekin. Ondoez horiei erantzun ahal izateko, ezinbestekoa da gure nortasunaren, genero-adierazpenaren eta nahiaren eraikuntzan eragina duten gizarte-mekanismoak ulertzea.

Modulu honetan, inposatutako araugintzak zalantzan jartzera eta desafiatzera gonbidatzen zaituztegu, bai eta pertsona bakoitzaren adierazpen berezia etiketen gainetik jartzen lagunduko duen terapia batean pentsatzera ere.

Shiatsu mugimenduko terapeuta.

Gorputzeko lanean aritzen naiz bizi garen gorputzaren barruan eroso sentitzearen garrantzia ulertu nuen egunetik, ongizate psikologiko eta emozionalerako. Eta gorputzak nola hitz egiten digun eta entzun besterik ez dugu egin behar hartu dugun bide honetan gidari izan gaitzan. Shiatsu Mugimendua praktikatzen dut, ez delako ikuspegi eta patologitzatzailea, eta aldiz pertsona bakoitzaren prozesuarekiko errespetu handikoa eta ahalduntzailea delako.

Nire ikuspegia transfeminista da, badakidalako ezin garela osasuntsu egon zapalkuntza desberdinek zeharkatzen duten mundu honetan. Osotasunaren parte gara eta indibidualtasuna fikzio bat baino ez da. Elkarrekiko laguntza eta lankidetza dira gure biziraupen indibidual eta kolektiboaren gakoa.

4. moduloa: Teoriatik praktikara: egiturazko indarkeriaren inpaktua eta trataera lotura terapeutikoan

Abenduak 20

Honaino iritsi bazara, jakingo duzu gure helburuetako bat terapia mundura ateratzea eta mundua terapian sartzea dela, baina mundua alda al daiteke espazio terapeutikotik?

Baliteke zeure buruari galderak egiten jarraitzea. Hauek dira oraindik ere inguruan ditugun horietako batzuk: Nola izan terapeuta kontziente bat, bere botereaz abusatzen ez duena, ikuspegi kritiko batekin? Kontsultako botere-egiturak erreproduzituko ditugu? Sistemari ohea egiten diogu laguntzen diogun pertsonen ondoezak jasotzen ditugunean? Mantentzen dugun espazio terapeutikoa leku segurua al da parte-hartzaileentzat?

Begirada kritiko eta global baten oinarriak laburbiltzeko unea da, laguntzen ditugun pertsonek jasotzen dituzten egiturazko indarkeriei buruz ohartarazteko eta horiek testuinguru terapeutikoan ez erreproduzitzeko baliabideak lortzeko. Lan egiten duzuen kasu batzuk ikuskatzeko ere bai, partekatutako jakintza eta esperientzien indar eraldatzailea sentituz.

Arlo soziopolitikoaren, terapeutikoaren eta sormenaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko bilaketan. Formakuntza: Indarkeria politikoko egoeretan, Osasun Mental eta Arreta Psikosozialean, Gorputz Terapia Integratiboan eta traumaren inguruko esperientzia somatikoetan. Gaur egun, banakako eta bikoteko prozesuak laguntzen ditut, gure gorputzak eta buruak atseden hartzen uzten badiegu sendatzeko gaitasuna dutela sinetsita.

Prezioa

150 euro, ziklo osoa*.

Eskainitako prezio ohikoa baino askoz baxuagoa da ziklo honek Emakunderen dirulaguntza jaso baitu. Zure egoera ekonomikoak aukera ematen badu, proiektuarekiko 200 euroko elkartasun-prezio ere proposatzen dugu.

Bestalde, ez genuke nahi arrazoi ekonomikoengatik inor kanpoan geratzea; beraz, hau zure kasua bada, idatziguzu eta hitz egingo dugu.

Izen ematea

Scroll to Top