Unbela

HABITADA: Vivir en mí con presencia, amor y gozo

Emakumeentzat ahalduntze sexual eta korporalerako tailerra

Deskribapena

Habitatuta egotea, gorputzarekin kontaktuan gaudela bertan seguru sentitzeko dugun gaitasuna da.

Gorputzetik deskonektatzen garenean, gure barne iparrorratza hondatu egiten da. Eta gure beharren, desioen eta mugen berri ematen diguten seinale somatikoetatik aldentzen gara.

Habitatzen garenean barne espazio nahikoa dago erlajatu ahal izateko, eta hortxe agertzen da plazera.

Zure gorputzean bizitzeko modua eraldatzeko gogoa sentitzen duzu?

Zure buruarekin harreman intimo eta atseginago baterantz pausu bat eman hai duzu?

Presentzia, maitasun eta gozamen handiagoz bizitzeko irrika baduzu…

Gorputzera hurbiltzen zaituzten tresna somatikoak entrenatzeko beharra baduzu…

Plazerrera zabaltzeko desioa baduzu…

Gure gorputzak bizitzeko leku seguru, maitagarri eta pozgarria izan daitezen espero dut topaketa honetan.

Iritsi da unea…

HABITATZEKO

zure gorputzean presente eta seguru sentituz

MAITATZEKO

zure gorputz-sentituarekin konektatzeko eta berarekiko begirada atseginagoarekin

GOZATZEKO

Zure gorputz bizitik jario den plazera aurkituz

Zure buruari denbora eskaintzeko gogotsu bazaude…

Ez zaitzala zure buruak distraitu zalantzakin…

Gorde zure lekua eta emaiozu BAIEZKOA zure buruari!

Gorputzik gabe, ez dugu iparrorratzik…

Iparrorratzik gabe, ez dago gorputzean errotutako mugarik…

Mugarik gabe, ez dago segurtasuna sentiturik…

Segurtasuna sentiturik gabe, ez dago erlajaziorik

Erlajaziorik gabe, ez dago plazerik…

Gure gorputza habitatzea, bertan seguru sentitzea

eta gure sexualitateaz askatasun eta gozamenez bizitzea merezi dugu

Ezagutu. Maitatu. Gozatu

Norentzat

Tailer hau beraien gorputzetan arrotz sentitu nahi ez duten emakume guztiee zuzenduta dago. Presentziaz, maitasunez eta gozamenez habitatzen ikasi nahi dutenentzat. Ahaldunze sexual eta korporala entrenatu nahi duten emakumeei zuzendua.

Zer eramango duzu?

Emakume talde txiki batean, intimitatea eta sostengua bermatuko duen espazio segurua sortuz, elkarrekin murgilduko gara presentziaz, maitasunez eta gozamenez bizitzeko abentura somatikoan:

  • Arnasketarekin, mugimenduarekin, kontaktuarekin, meditazioarekin, erritualekin, bisualizazioekin eta atentzio osoa praktikatuko ditugu gure gorputzen kontzientzia zabaltzeko.
  • Autoerregulaziorako baliabide somatikoak entrenatuko ditugu segurtasun sentsazio sentitua eraikitzeko.
  • Gorputzaren lengoaia ikasiko dugu, gure gorputzeko sentsazioekiko konexioa berrezartzeko.
  • Korazak bigunduko ditugu energia askatzeko eta sentikortasuna zabaltzeko
  • Gure gorputz-sentituarekin vs. gorputz-irudiarekin konektatuko dugu automaitasuna berreraikitzeko
  • Kontaktu mota desberdinak aztertuko ditugu gure gorputz-plazerra esnatzeko
  • Elkarrekin deseraikiko dugu barneratutako sexualitatearen kontzepzio mugatzaile eta kastrantea, honen mandatoetatik askatzeko.
  • Elkarrekin ospatuko dugu eraldaketa-bide hau
Ikaskuntza somatiko honen bidez, zure buruarekin modu berri batean topatuko zara, autentikoago, biziago eta askeago batean
Nork eskaintzen du

Nora Ziarsolo.

Ezagutu gehiago nire buruz hemen.

Datu praktikoak

Tokia: BILBO

Datak: otsailak 15 eta 16.

Prezio: 130€, urtarrilaren 31a baino lehen. Gero 165€

Tokia: GASTEIZ

Datak: martxoak 15 eta 16

Prezioa: 130€, otsailaren 21a baino lehen. Gero 165€

Informazioa gehiago:

uterocorazon@gmail.com / 644445385

Scroll to Top