Unbela

Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Sexualitate somatikoan murgiltzea

Sexualitate somatikoan murgiltzea

September 20 September 22

Konektatu eta arakatu

Ikasi zure intimitatean gehiago gozatzen

Nola goza zenezake bizitza intimo sortzaileago eta elikagarriago batez?

3 eguneko tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, sexualitatearen ikuspegi berri bat lehen pertsonan ezagutu eta esperimentatu dezazun.

Esperientzia somatikoan oinarritutako proposamena, zugan eta zure intimitatean sakontzeko.

Zure bizitzan integratzeko tresnak ikasiko dituzu, zure harreman sexual-afektiboak hobetzeko eta, gainera, beste pertsona batzuei laguntzeko erabili ahal izango dituzu.

Gure bidaian, dinamika somatikoak esperimentatu ahal izango dituzu: mugimendua eta autoerregulazioa, ukimena eta adostasuna, komunikazio gardena, plazerarekiko errekonozimendua eta adiskidetzea ahalbidetuko duen ukimen kontzientea (ematen duen pertsona eta pertsona hartzaile gisa) eta plazer meditazio intimoak.

Modu sortzailean bide eraginkorrak deskubritu ahal izango dituzu sexualitatean dauden zailtasun sorta handi bat jorratu eta eraldatzeko (adibidez, autoonarpenarekin, desioarekin, orgasmoarekin, erekzioarekin, blokeo emozionalekin eta sexualekin, aldaketa-prozesuekin eta beste askorekin lotutako gaiak). Baita ere, intimitatean dituzun trebetasunak zabaldu ahalko dituzu.

Norberaren bizipenei buruzko talde-trukerako zaintza-espazioak erraztuko ditugu.

Beste pertsona batzuei laguntzen badiezu, tailerrean izandako esperientziek laguntza profesionalerako baliabide berriak eman ahal izango dizkizute.

Murgiltze-tailer honetan parte hartuz, SOMA Intimacy/Sexualitate Somatikoa prestakuntza jaso ahal izango duzu. Prestakuntzako parte-hartzaileentzat, tailer hau izango da SOMA Intimacyrekin sexualitate kontzienteago eta elikagarriago baterantz egingo duen bidaia pertsonalaren hasiera izango da.

Laguntzen du

Peter Kogelbauer

SOMA Intimacy Institutoaren sortzailea. Terapeuta somatiko eta humanista, Gestalt terapian eta Sexological Bodywork/Somatic Sex Education-en hezitakoa. Esalen Massage Practitioner. Trauma somatiko integratiboko terapian trebatua. Gaur egun, akonpainamendu sistemikoan trebatzen ari da (familia-konstelazioak).

Nori zuzendua?

• Sexualitate osoagoa bizitzeko konfiantza eta askatasuna sustatu nahi duten pertsonak.
• Terapeutak, coach, bodyworkerrak, masajistak eta intimitatearekin lotutako lanerako metodo berriak ezagutzeko interesa duten beste profesional batzuk.
• SOMA Intimacy prestakuntzan interesa duten pertsonak.

Zer topatuko duzu?

Tailer honetan zaintza- eta konfiantza-esparru bat sortuko dugu, eta, bertan, honako hauek egin ahal izango dituzu:
• Zure gorputz-sentsazioez gozatzeko gaitasuna handitzea.
• Zure gorputzarekin lotura handiagoa duen sexualitatea bizitzea (erotic embo, t).
• Zure premiei, mugei eta desioei entzuten trebatzea.
• Zeure gorputza plazer-iturritzat hartzea eta askeago eta konfiantzan sentitzea.
• Lotura sakonagoak ezarri zure topaketa intimoetan.
• Zure sexu-esperientziak modu kontzienteagoan arautzen ikastea (ahalduntze sexuala).
• Zure trebetasun erotikoak garatzea (kontzientzia erotiko naturala)

Datak eta ordutegiak

Irailak 20, ostirala, 17 – 21
Irailak 21, larunbata, 10 – 20
Irailak 22, igandea, 10 – 18

Prezioa

210 euro* tallerra osorik

* Tailer hau Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak diruz laguntzen du.

Izen ematea

Tailer honetan izena eman nahi baduzu, hemendik egin dezakezu:

Edozein zalantza izanez gero, idatzi ahal diguzu bai info@unbela.eus helbidera edota 613096696 zenbakira.

Details

Start:
September 20
End:
September 22
Event Categories:
,

Espacio Unbela

Bulevar de Salburua Kalea, 8, 9ºB
Vitoria, Álava 01002 España
+ Google Map
613 096 696
View Venue Website
Scroll to Top