Unbela

Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

ADENTRO DE MI

December 1 / 17:00 21:00

…dejar que la oscuridad nos guíe hacia la luz…

Elkarrekin murgilduko al gara gure barneko udazkenetan?

Hori da datozen asteetan, urtea amaitu arte, lehentasuna emango diodan gauzetako bat.

Kanpoko udazkenean inspiratuta, neure udazkeneko jakindurian murgiltzea, neure barneko leizean, pendiente ditudan kontuak rebisatzeko; zer askatu edo eraldatu behar dudan identifikatzea, eta hori egin ahal izateko behar dudan sostengua eskaintzea nire buruari; magal goxo bat sortzea nigan, bertan atseden hartzeko, eta konfiantzaz, berriro ernetzeko prestatzen ari diren haziak nire barnean sentitzeko.

Erakarri egiten bazaitu eta denbora hau zure buruari eskaintzeak on egingo lizukeela sentitzen baduzu, eta aldi berean, zaila egiten zaizula konturatzen bazara, beldurra ematen badizu… Hemen nire eskua.

Honek, gure baitan murgiltzeko gaitasuna eskatzen du, isiltasunean eta bakardadean. Eta ez gaude oso trebatuta gurekin egoteko, gure konpainian.

Kobazuloko iluntasunak beldurra eman diezaguke… elkarrekin joango gara, iluntasuna besarkatzen ikasteko baliabideak sortuz, hor pizten baita argia.

IZEN EMATEAK 55€

(Izen-emateen itxiera azaroaren 26an)

Informazioa gehiago:

uterocorazon@gmail.com / 644445385

Zurekin egoteko eta zugan atseden hartzeko denbora merezi duzu

€55
Scroll to Top