Unbela

Erditzeondoa argitzen

Laguntza terapeutiko erditzeondoan

Erditzeondoa argitzen

Laguntza terapeutiko erditzeondoan

Erditzeondoa

Zure erditze-ondokoa bizitzen ari zara eta bakarrik eta gainezka eginda sentitzen zara?

Bizi duzun guztiarekin jota sentitzen zara eta gizarte honek soilik erditze osteko depresioaz hitz egiten dizu?

Ulertu nahi duzu zer gertatzen zaizun eta guzti honek duen zentzua?

Utzidazu kontatzen bizitzako unerik zailenetako bat bizitzen ari zarela.

Dituzun emozioen eta pizten zaizkizun barne-gatazken aurka borrokatuz gero, sufrimendu handiko garai bat izan daiteke.

Aldiz, zure buruari gertatzen zaizun horretan sakontzeko aukera oparituz gero, bizitzara gehiago ireki zaitzakeen une bat ere bada

Nire laguntza eskaintzen dizut garai honek zuretzat dituen altxorrak ezagutzeko.

Zer eskaintzen dut

Erditzeondorako prestatzeko online ikastaroa

Dohako ikastaro honetan, lau bideoren bidez, garai honi buruzko informazioa konpartitzen dizut.

Egun bakoitzean mezu bat jasoko duzu ikastaro honen edukiarekin. 

"Alumbrando el posparto" talde prozesua

Talde prozesu bat, sei topaketaz eta norbanako saio batez osatutakoa, garai hau lagunduta bizitzeko eta, sostengo horretatik, gertatzen ari zaigunean murgildu ahal izateko.

Norbanako bidelaguntza

Banan-banako saioak erditzondoko prozesuan sakontzeko. Online edota aurrez-aurre, Gasteizen.

 
 

Nor naiz ni

Itziar naiz eta gure gorputzetan bizi den naturaren jakituriaz maiteminduta nagoela esan dezaket. Gertatzen zitzaidana ulertu gabe bizi izan nituen bi erdiondoak. Bakarrik sentitu nintzen eta sentitzen nuen guztiarekin gaindituta.

Eraldaketa sakoneko une bat zabaldu zen nire aurrean. Hainbat urtez komunikazioaren munduan aritu ondoren, nire bizitzak bira eman zuen eta gaur egun Gestalt Terapian formazioa jaso dut, Sexualitate Somatikoan espezializatu naiz eta hainbat formazio egin ditut bikote terapian, Eneatipoen Psikoterapia Integratzailean (Claudio Naranjoren SAT programa) eta haziera kontzientean.
Traumarekiko sentikorra den ikuspegi batekin lan egiten dut Somatic Experiencing-en begiradatik, gaur egun burutzen ari naizen trebakuntza.
 
Gure gorputzenganako konfidantza sendotzen 

Erditondo Argitzen sortu dut, erditze osteko depresioaren azalpenarekin edota amatasunaren ikuspegi gozatuarekin gustora ez dauden emakumeentzat. Etapa hau lagundurik bizi nahi dutenentzat. Modu honetan, itzalean murgildu eta, haurrak ginela ukatu behar izan genuena gugan osatzera zabalduz. 

Scroll to Top