Erditzeondoa argitzen
Laguntza terapeutiko erditzeondoan
Erditzeondoa argitzen
Laguntza terapeutiko erditzeondoan
Erditzeondoa
Zure erditze-ondokoa bizitzen ari zara eta bakarrik eta gainezka eginda sentitzen zara?
Bizi duzun guztiarekin jota sentitzen zara eta gizarte honek soilik erditze osteko depresioaz hitz egiten dizu?
Ulertu nahi duzu zer gertatzen zaizun eta guzti honek duen zentzua?
Utzidazu kontatzen bizitzako unerik zailenetako bat bizitzen ari zarela.
Dituzun emozioen eta pizten zaizkizun barne-gatazken aurka borrokatuz gero, sufrimendu handiko garai bat izan daiteke.
Aldiz, zure buruari gertatzen zaizun horretan sakontzeko aukera oparituz gero, bizitzara gehiago ireki zaitzakeen une bat ere bada
Nire laguntza eskaintzen dizut garai honek zuretzat dituen altxorrak ezagutzeko.
Zer eskaintzen dut
Erditzeondorako prestatzeko online ikastaroa
Dohako ikastaro honetan, lau bideoren bidez, garai honi buruzko informazioa konpartitzen dizut.
Egun bakoitzean mezu bat jasoko duzu ikastaro honen edukiarekin.
"Alumbrando el posparto" talde prozesua
Talde prozesu bat, sei topaketaz eta norbanako saio batez osatutakoa, garai hau lagunduta bizitzeko eta, sostengo horretatik, gertatzen ari zaigunean murgildu ahal izateko.
Norbanako bidelaguntza
Banan-banako saioak erditzondoko prozesuan sakontzeko. Online edota aurrez-aurre, Gasteizen.
Itziar naiz eta gure gorputzetan bizi den naturaren jakituriaz maiteminduta nagoela esan dezaket. Gertatzen zitzaidana ulertu gabe bizi izan nituen bi erdiondoak. Bakarrik sentitu nintzen eta sentitzen nuen guztiarekin gaindituta.
Erditondo Argitzen sortu dut, erditze osteko depresioaren azalpenarekin edota amatasunaren ikuspegi gozatuarekin gustora ez dauden emakumeentzat. Etapa hau lagundurik bizi nahi dutenentzat. Modu honetan, itzalean murgildu eta, haurrak ginela ukatu behar izan genuena gugan osatzera zabalduz.